Ikasturte berriaren azterketa egin dugu Radio Vitoria irratian. Estabilizazio prozesuaz, Covid-19 neurriez, Hezkuntza Legeaz eta horrek ekarriko lituzkeen ondorioez aritu da Peio Salazar STEILAS sindikatuko kidea.
Azaldu duenez, jaiotza-tasaren jaitsiera aitzaki hartuta adostu nahi diren neurriek kalte egingo diote eskola publikoari, pribatuari hurrengo sei urtetarako eskaintza bermatu zaion bitartean. Horrez gain, adierazi du Eusko Jaurlaritza ez dela segregazioaren aurka borrokatzen ari, baizik eta pribatuen itxieraren aurka: “Eskola kontzertatuaren eskaintza bermatu eta, ordainetan, eskola publikoa husten ari da”.
Entzun elkarrizketa osorik ondorengo estekan:
Leave A Comment