Ikasturte berriaren azterketa egin dugu Cadena Ser irratian. Ordezkapenez, kubritu gabe dauden plazez, irakasleen egoeraz eta Hezkuntza Legeaz aritu da Nagore Iturrioz STEILAS sindikatuko bozeramailea.
Ikasturtea hasteko egun bat besterik geratzen ez denean, Nagore Iturrioz, STEILAS sindikatuko bozeramailea, ordezko irakasleen egoera eta gaur egun ikastetxe askotan bete gabe dauden plazak salatu ditu. Azaldu duenez, “ordezko irakasleak sektorerik prekarioena dira. Udan zehar, bakantea duten langileak lanpostura hurbiltzeko eskatu zen, sortzen diren bajak kudeatu ahal izateko. Horrela, dena garaiz antola daiteke. Langileek beren zatia egin bazuten ere, irailaren 1ean lanpostu horiek ez zeuden esleituta. “. Hori gutxi balitz, irailaren 5 lanpostu asko esleitu behar ziren, hilaren 8rako iritsiko zirenak, baina arazo teknikoak direla eta, 7ra arte atzeratu zen. Beraz, azaldu duenez, ordezkapen horiek bete gabe daude oraindik, eta hori errespetu falta da langileekiko, aurreikus zitekeelako.
Hezkuntza Legeaz ere aritu da. Azpimarratu du ez dagoela lege honetan STEILAS sindikatuak proposatu duen ezer, eta ez garela lege horren parte sentitzen; guretzat ez da batere prozesu parte-hartzailea izan, eta kontatu digutenez, prozesua azkartzea nahi dute, udaberrian irits dadin.
Entzun elkarrizketa osorik ondorengo estekan:
Leave A Comment