ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuok mobilizazioekin jarraitzea beste aukerarik ez dugu sektore publikoko lan-baldintzak eta zerbitzua benetan hobetzeko. Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak diru bilketetan errekorra eta aurrekontuetan superabita dutenean, langileen behin-behinekotasunak muga historikoa gainditu ditu ( %44) eta erosteko ahalmenaren galera % 8tik gorakoa izan da bi urteotan.
Martxoaren 12ko goizean zehar, mobilizazioak egingo ditugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Gasteiz:
Bilbo:
Donostia:
Zerbitzu publikoen eta horiek ahalbideratzen dituzten pertsonen alde egiteko, sindikatuok erakundeei eskatzen diegu lan-baldintzak hobetu ditzatela. Zehazki, hauek dira eskatzen diren hobekuntzak:
• % 10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.
• Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.
• Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna %8n kokatuz.
• Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.
• Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.
• Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.
• Jardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan astearen norabidean ipintzea.
Leave A Comment