LEGE BILTZARREKO GIZA ESKUBIDEEN BATZORDEARI

STEILAS sindikatuak, Legebiltzarreko araudiaren babesean, Giza Eskubideen batzordearen aurrean AGERRALDIA egitea eskatzen du.

ZIOA

Segregazioa oinarrizko giza eskubideen urraketa bat da. Duela gutxi arte gobernuak berak eta eragile askok ukatzen zuten errealitatea da hezkuntza segregazioa. Gaur egun, datuak horrela erakusten digutelako, errealitate gordina eta ukaezina da, errealitate gero eta kezkagarrioa.

Gure ume eta gazteen oinarrizko giza eskubideak urratzeaz gain, gizarte kohesionatu baten kontrako norabidean garamatzate gobernuaren eguneroko hezkuntza politikek. Ezinbestekoa da berehalako norabide aldaketa segregaziora eraman gaituzten politiketan. Zatiketa soziala eta bazterkeria eragiten dituen hezkuntza sistema ezin daitezke izan gizarte justoago baten oinarria.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak, adibidez, honako hauek jasotzen ditu:
“Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik.”

“Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderakoa, orokorra; eta denek izango dute goi mailako ikasketak egiteko aukera bera, norberaren merezimenduen arabera.”

AGERRALDI ESKAERA

STEILAS sindikatua gure Hezkuntza Sisteman ematen den segregazioak gizarte kohesioan ekar ditzakeen ondorioekin kezkatuta dago. Honenbestez, inklusioa helburu duen hezkuntza eta gizarte eredu berri baterantz abiatzeko eskaria egin eta bere proposamenak aurkezteko agerraldi eskaera egiten du Legebiltzarrean.

Gasteizen, 2018ko urriak 19an.