Hauteskunde garaian gaude berriz ere UPV/EHUn eta, aurreko kanpainetan bezala, oraingoan ere hautagaitza bakarra izan dugu aukeran. Ez da lehen aldia hau gertatzen dena, eta ez da gauza ona, ez baitugu unibertsitatearen gaineko ikuspegi eta proiektu ezberdinak aurrez aurre jartzeko aukerarik izan. Ez da ona, une honetan unibertsitatea ulertzeko modu ezberdinik ez dagoela ulertzera eman dezakeelako, eta beraz, ia berdin diola nork hartzen duen bere gain haren kudeaketa. Ez da ona, ezta ere, unibertsitate publikoen kudeaketa-ereduaren ezaugarri garrantzitsu bat debaluatzen duelako, alegia, unibertsitate-komunitateak berak hautatzen duela, bere artean, zuzendaritza, nahiz eta ez modu erabat demokratiko eta berdinekoan. Ez da ona, azkenik, ez duelako erakusten UPV/EHU-ren bezalako tamaina, garrantzia eta eragina duen erakunde bat zuzentzeko erronka norbere gain hartzeak suposatzen duen pisu astuna, batez ere gaur egungoak bezalako baldintza ezohikoetan, izurriak eta etorkizun hurbilari buruzko ziurgabetasunak markatuta datozenak.

osorik irakurri