EAJk, PPek eta PSEek murrizketa politika gogorrak inposatu dituzte azken  hamarkadan  hezkuntza publikoan . Ondorio zuzenenak  plantillak murriztea, lan-kargak handitzea, hezkuntzako langileon prekarizazioa,  ikastetxeetarako baliabide eskasia, azpiegituren kaskartzea eta zerbitzuen publikoen okertze eta  pribatizazioa izan dira

Inposatu nahi zaigun hezkuntza eredu neoliberalen abiapuntua dira ikastetxe publikoetan ematen ari diren murrizketa politikak. Ikastetxetako egoera larria da, jasan ezina kasu askotan. Sortu duten krisiaren ondorioz milaka familia baztertze egoeran geratu dira. Honetaz gain, jatorri eta kultura ezberdinetako familia asko etorri dira Euskal Herrira eta gure ikastetxe publikoetara. Aniztasuna altxor bat da. Baina hezkuntza Sailaren kudeaketa interesatu baten ondorioz, egoera oso konplexuak bizitzera eraman gaitu eskola askotan, gehiegitan. Horregatik, segregazio egoerak gainditu eta denona eta denontzat izango diren ikastetxeak bultzatu behar ditugu, beharrezko diren giza baliabidez hornituak eta azpiegitura duinekin. Eskola komunitate osoaren ardura da, langile zein familiena.

LAB, ELA eta STEILAS sindikatuontzat hezkuntza publikako langileon lan baldintzak eta berdintasunean eta kalitatean oinarrituriko hezkuntza publikoa txanpon beraren aldeak dira. Horregatik eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari azken urte luzeetan inposatzen ari den murrizketa eta hezkuntza politika errotik aldatzea, honek guztiak hezkuntza publikoan eta haurreskoletan sortu duen egoerari buelta ematea eta hezkuntza publikoari ezinbestekoa duen inbertsioa eta baliabideak eskaintzea.

Hori dela eta Martxoak 14 eta 15erako Greba deialdia erregistratu dugu. Kalitatezko Euskal Hezkuntza Publiko baten alde borrokan jarraituko dugu administrazioaren negoziaziorako borondate eza agerian uzteko