Gobernuak modu aldebakarrean hautsi ditu itunerako negoziazioak sindikatuekin.
Ez dute murrizketak bertan behera uzteko konpromisorik hartu nahi.

Sindikatu guztiok aho batez erabaki dugu erabakia aldatzen ez bada mobilizaziorako bidea hartzea.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK MODU ALDEBAKARREAN HAUTSI DITU NEGOZIAZIOAK

Hezkuntzako Mahai Sektorialean parte hartzen dugun sindikatuok, LAB, STEILAS, AFAPNA, CCOO, ANPE, ELA eta UGT, adierazi nahi dugu gure sumindura, Hezkuntza Departamentuak modu aldebakarrean negoziazioak hautsi dituelako. Negoziazio hauek ziren hezkuntza kalitatea hobetzeko ituna lortzeko.

Ia urtebete eman dugu ekarpenen prozesu neketsu batean, 2017ko martxotik hain zuzen ere,  itunaren dokumentua osatzeko asmoz. Bide batez, aurreko astean Kontseilariak berak iragarri zuen une horretan hasten zela egiazko negoziazioa. Gure harridurarako, negoziazio errealaren bigarren saioa hasi baino lehen, Departamentuak prozesua hautsi du esanez ezin duela hitzeman murrizketekin bukatuko duela legealdia amaitu baino lehen. Bakarrik kostu ekonomiko txikiko neurriak hartuko dira.

Erabaki honek dakar Gobernuak ez duela beteko hitzarmen programatikoa. Bertan esaten baita murrizketak bukatuko direla legealdi honetan. Horregatik, gaur berehalako bilera eskatu dugu Uxue Barkosekin.

Mahai sektorialean ordezkatuta gauden erakundeok mobilizazioetan hasiko gara Gobernuari eskatzeko bere konpromisoak bete ditzala eta murrizketekin buka ditzala.

Hezkuntza kalitatearen alde,

murrizketekin bukatu.

LAB-STEILAS-AFAPNA-CCOO-ANPE-ELA-UGT