Koronabirusaren hedapenaren eraginez sortutako muturreko egoerari aurre egiteko sindikatuak bere barne funtzionamendurako zenbait neurri hartu ditu. Hori horrela:

  • Sindikatuaren egoitzetako langileen lana etxetik egitea lehenetsi da, beraz gure egoitzetako funtzionamendua minimoetara murriztuko da. Arreta telefonikoa mantenduko da eta egoitzetara bertaratzea saihestea eskatzen dizugu.
  • Zerbizu juridikoak ere arreta telefonikoaren bitartez burutuko dira eta abokatua bera jarriko da harremanetan dagoeneko hitzordua daukatenekin.
  • Aurreikusita zeuden sindikatuko organoen bilera edo batzar guztian bertan behera utzi ditugu. Hala, martxoaren 28rako deitutako Kontseilu Nazionala bertan behera geratu da.
  • Aurreikusitako hitzaldi ireki guztiak ere bertan behera geratu dira.
  • Martxoaren 19an egoitza guztiak itxita egongo dira eta ez da arreta telefonikorik egingo.

Hemendik aurrera neurriak areagotu, aldatu edo eten egin beharko balira, jakitera emango genizuke berehala.

Erakunde ofizialak – Hezkuntza Saila, Hezkuntza Departamentua, UPV- EHU, UPNA- ikasleei zein langileei eragiten dizkieten neurriak hartu dituzte. Horiek guztiak ondoko loturetan aurkitu ditzakezue

Gure web orrian ere informazioa eskura duzu.

Horrez gain,STEILASek bere balorazioa plazaratu du. Bertan sindikatuak egoerari aurre egiteko zenbait neurri hartzea eskatzen die agintariei. Hementxe lotura

https://steilas.eus/2020/03/13/koronabirusak-eraginda-hartutako-neurrien-harira-steilasen-komunikatua/

STEILASen Idazkaritza Nazionalak salbuespen egoera honetan erantzunkizunez jokatzea gomendatzen dizuegu steilaskide guztioi.

STEILASen Idazkaritza Nazionala

…………………………………….