Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak eta Estatuko gainerako Herrietako pentsiodunen plataformek eta mugimenduek batera eta era koordinatuan deituak izan ziren. Bilbokoa izan zen ugariena, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako pentsiodunek parte hartu baitzuten. Gutxi gorabehera 10.000 pertsona bildu ziren. Oso manifestazio aktiboa izan zen, jende gehienak abesten edo bere ahotsak entzunarazten, planteatutako pentsio-eskaerak plazaratzeko, bai eta osasunari eta bizitzari edo langileen soldataedo lan-baldintzei buruzko beste batzuek ere. Hiru herrialdeetako pankarta ugarik pentsiodunen mugimenduaren presentzia eta ezarpena nabarmendu zuten. Txistulariek ere parte hartu zuten ibilbide osoan zehar eta,  amaierako ekitaldian, Onintza Enbeita bertsolariak parte hartu zuen. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren komunikatua euskaraz eta
gaztelaniaz irakurriz eman zitzaion amaiera manifestazioari. Nafarroan, Iruñean eta Lizarran egin ziren elkarretaratzeetan 200 pertsona inguru
bildu ziren, eta han ere irakurri zen MPEHren adierazpena. Estatuko gainerako herrietan manifestazioak eta elkarretaratzeak egin ziren hainbat hiriburu eta hiritan. Garrantzitsuenak Madrilen (3.700 pertsona) eta Bartzelonan (3.500).