Joan den ostiralean, urtarrilaren 28an, sindikatuok administrazioarekin bildu ginen, hurrengo LEPari begira lehen hartu-emana izateko.

Horregatik, liberatuen taldetik uste dugu beharrezkoa dela atal sindikaleko bilerak egitea eta, gaiak duen garrantziagatik, bilerak aurrez aurrekoak izatea.

Egutegia honako hau da, eta datorren astean bilerak egingo diren guneen berri emango dugu:

– Araba: otsailak 14, astelehena, 12:00etan. Elurreta Gelategia (Bigarren solairuko bilera gela).

Bilbo: otsailak 15, asteartea, 10:30etan. Ingeniaritza Fakultatea (1. Eraikineko Konferentzia Gela).

Donostia: otsailak 16, asteazkena, 10:30etan. Barriola Gelategia (Hirugarren solairuko erabilera antizeko gela)

Leioa: otsailak 17, osteguna, 10:30etan. Liburutegi Nagusia (Biltzar aretoa)

Bileretako batean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan steilas@ehu.eus helbide elektronikoan.

Arratsaldeko lanaldian lan egiten baduzu eta ezin bazara etorri, jar zaitez gurekin harremanetan eta zurekin elkartzeko unea aurkituko dugu.

Gai-zerrenda:

  1. LEP
  2. STEILASen XII. Kongresua
  3. Galde-eskeak