No estamos de acuerdo con el borrador de pacto educativo que está a punto de aprobarse en el Parlamento Vasco. STEILAS considera que las consecuencias del informe son graves para nuestra sociedad en general y para la educación pública en particular.

El pasado 4 de marzo finalizó el plazo para realizar aportaciones al informe. Hoy, 7 de marzo, hemos participado en la concentración organizada por la plataforma a favor de la Euskal Eskola Pública. Nos hemos reunido en el Parlamento a las 9 de la mañana para reivindicar un acuerdo educativo diferente. Mensaje emitido por la plataforma:

 

Euskal Eskola Publikoaz Harro” Topagunean ez gaude hasierako txostenaren planteamenduarekin ados:  gure sistemak dituen arazo larrienak segregazio ekonomikoa eta euskalduntzea dira. 

Balizko Akordioa eta Legea sare publikoa lehenetsi ordez sistema duala mantentzera badatoz, titulartasun ezberdineko ikastetxeak parekatuz, ez dugu lege berririk nahi.

Ukaezina da segregazioaren eta sare bikoitzaren artean dagoen lotura, ikasleen banaketa guztiz desorekatua da bi sareen artean. 

Euskara guztiok babestu beharreko ondarea da, bere ezagutza ikasle ororen eskubidea eta kohesio sozialerako tresna izanik, gaurko egoerak ez gaitu asetzen eta euskarazko murgiltze linguistikoaren eredua orokortzea eskatu behar dugu.

Euskal Eskola Publikoa ardatz izango duen akordioa lortu behar dugu. Bide luzea dugu gure aurrean, dei egiten diegu zerbitzu publikoen aldeko, eta, zehazki, hezkuntza publikoaren aldeko eragile eta pertsona guztiei prozesuan parte hartzeko eta behar dugun Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzeko.

2022eko martxoaren 7an

“EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO” TOPAGUNEA

Gaiari lotuta: 

EAEko hezkuntza itunari egin dizkiogun emendakinak aurkeztu ditugu

Hezkuntza itunak dakartzan ondorioak larriak dira, adi mobilizazioetara!

Programa-kontratuak: lortutako emaitzetan oinarritutako zuzkidura

Hezkuntza itunaren oinarrietan aurrerapausorik ez

EAEko Hezkuntza-itunaren ponentziaren lehen balorazioa egin dugu