IMAG0287  Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetan ordezkaritza dugun sindikatuok astebetean jasotako ia 7000 sinadura erregistratu ditugu Bilboko Hezkuntza ordezkaritzan.

Hezkuntza Sailburuari, Cristina Uriarteri, zuzendutako idazkian
sinatzaileok EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen Lan Hitzarmenaren negoziazio-mahaia apurtu egin dela eta, Eusko Jaurlaritzari gogorarazi nahi diogu erantzukizun zuzena duela gatazka honetan eta konponbideen zati nagusia bere esku dagoela. Modu berean, eta kontuan hartuz aipatu ikastetxeen finantziazioa ia erabat Jaurlaritzaren aurrekontu publikoetan oinarritzen dela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari exijitzen diogu alorreko patronal erakundeei Euskadi Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen Hitzarmen Kolektiboa betearaztea.