karta soziala KUÑA EH ESKUBIDE SOZIALA 140205

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta ospatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du; otsailaren 8 honetan Gasteizen elkartu garen sindikatu eta gizarte eragile kopuru handia hau guztiaren adibiderik onena da. Hainbat hilabete igaro dira maiatzaren 25ean Eibarren I Asanblada Nazionala egin zenetik, eta prozesuak aurrera jarraitzen du, urrats sendoak emanez.

Kartaren prozesua Hego Euskal Herriko herri eta eskualde askotan zabaldu da, aurkezpen eta eztabaida ezberdinen bidez. Asanblada honen lehen helburua Kartaren 1 eta 2 puntuak ixtea izan da (sarrera eta printzipioak). Alor honi dagokionez, aipaturiko puntu hauek jaso dituzten hamarnaka ekarpenak eztabaidatu dira. Bigarrengoz, hemendik aurrera jarraitu beharreko epeak eztabaidatu eta adostu dira. Azkenik, etorkizunean jarraitu beharreko estrategiari buruzko ekarpenak bildu dira.

V Asanblada Nazional honetan hemendik aurrera jarraitu beharreko urratsen inguruan eztabaidatu da; izan ere Talde Sustatzaileak aurkeztutako egutegia landu da.

Prozesu hau garatzen ari garen sindikatu eta gizarte eragileak honakoa azpimarratu nahi dugu: aldaketa soziala lortzeko ezinbestekoa da mobilizazioa. Horregatik, ezinbestekoa da Kartaren eztabaida eta prestaketa prozesu osoan zehar gizartearen mobilizazioa bultzatzea.

Gasteiz, 2014ko otsailaren 8an