IMG-20141001-WA0001Azpian agertzen garen Euskal Eskola Publikoko hezkuntza-eragileok Sopuertan Lehen Hezkuntza publikoa izatearen inguruan lau ideia nagusi azpimarratu nahi ditugu:

1. Gure babesa adierazi euren seme-alabentzat Sopuertan lehen hezkuntza publikoa aldarrikatzen duten familiei.

2. Sopuertako familia guztiek, eta hiritar guztiek, euren herrian hezkuntza publikoa aukeratzeko duten eskubidea defendatu. Gure herriko edozein familia, ikasle eta herritar orok hezkuntza publikoa aukeratzeko eskubide osoa dute.

3. Eusko Jaurlaritzak eskubide hauen gauzatzea bermatzeko beharra du.

4. Aurrez adierazitakoen baitan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Sopuertan Lehen Hezkuntza publikoa ezartzeko behin-betiko aukera topatzen duen bitartean, aukera hori egin duten familiak, La Baluga Haur Eskolan kokatzea eskatzen dugu, bertan lekua dagoelako eta momentu honetan ez dagoelako beste aukera egokiagorik.

Egoera honi irtenbide bat aurkitzeko dei berezia egiten diogu Eusko Jaurlaritzari eta ardura eta konponbiderako aukera duten erakunde ezberdinei.

Sinatzaileak: EHIGE, BIHE, SAREAN, SORTZEN, CCOO, ELA, LAB, STEE-EILAS, UGT, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Sindikatua