20150203_110111Eskola Publikoak laikoa izan behar du guztiona izan dadin, gure burua horretan ordezkatuta
ikus dezagun gure sinesmenak kontuan izan gabe, gai hori pribatua baita. Laikotasunak jakintza
eta fedea, politika eta erlijioa, eta, estatua eta eliza bereiztea defendatzen du, kontzientzia
askatasuna bermatzeko eta sinesmen berberak ez dituen jendearen arteko bizikidetza posible
izateko.

Erlijio guztiek, katolikoa barne, dagokien lekua izan behar dute, eta leku hori gizarte zibila da, ez
eskola; eskolak erlijio proselitismotik at gelditu behar baitu.

Askatasun erlijiosoa duen gizarteak fedea garatzeko lekua aproposak izan beharko ditu,
besteak beste: elizak, meskitak, sinagogak eta abar.

Estatu ez-konfesional batek eskola laikoa bultzatu eta indartu egin beharko luke. Aniztasuna,
giza eskubideen defentsa, askatasuna, inklusioa eta berdintasuna garatu daitezen bermatuko
duenak.

Baina elizak behin eta berriro pertsona guztion eskubideak zapaltzen ditu, hain zuzen ere
emakumeonak eta familia patriarkalaren eredu zaharrak eusten dituenak, non emakumeen eta
gizonen rolak eta estereotipoak garai bateko egoera gogorazten baitigu. Elizak ez du familia
eredu berrien errealitatea onartzen eta gizakien sexualitateari buruz ikusmolde atzerakoiari
eusten dio burugogor legeak onartutako aniztasun sexualari, norberak bere gorputzaren
eskubidea izateari, sexu askatasunari eta antisorgailuei uko eginez.

2014-15 ikasturtetik aurrera, (LOMCE eta HEZIBERRI), erlijio katolikoa beste ikasgai edo arloen
kategoria berbera dauka (erlijioko nota bataz bestekoa egiteko kontuan hartuko da), hau da,
erlijioa espediente akademikotik eta eskola ordutegietatik kendu beharrean, hori baita jendarte
gehienak eskatzen duena, Madrileko Gobernua eta Eusko Jaurlaritza Gotzainen eskaeraren
zerbitzuan jartzen dira eta erlijioa aukeratzen ez dutenei haren ordezko sendo bat irakasteko
derrigortasuna ezartzen dute. Gainera, hiritartasuna Heziketa kentzea lortu dute Elizarentzat gai polemikoak: Askatasun sexuala, sexu bereko matrimonioak, emakume eta gizonen arteko
berdintasuna, familia mota ezberdinak,… mahaigaineratzen zituelako.

Beste aldetik, arautegia kontuan hartuz Haur eta Lehen Hezkuntzan Erlijioak bataz besteko 945
ordu betetzen ditu eta Bigarren Hezkuntzan beste 450 ordu. Heziketa Fisikoak eta Artistikoak
duten ordu kopurua baino gehiago.

steilas
ek hau guztia salatzen du:
1- Diru publikoa erabiliz doktrinatze erlijiosoa finantzatzen ari direla.
2- Erlijio arloan edukien eta ebaluazio irizpideen kontrol ezak irakaskuntza sistema osoari
iruzurra egitea dakarrela.
3- Erlijio katolikoko irakasleek gotzainaren onespenari esker dituzten pribilegioak: ordutegia
beste ikasgaietako orduekin osa dezaketela, birbaremazio garaian, hainbat urtetan itxita egon
diren zerrendetara pasatzeko aukera dutela beste irakasleen kaltetan.

Azkenik steilas etik familia guztiei, baina batez ere sinesten dutenei, seme-alabak erlijioan
matrikulatu ez ditzaten proposatzen diegu.

[ARGAZKIAK ETA BIDEOAK]