2014ko urrian Irakaskuntza Pribatuko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan ordezkaritza dugun sindikatu guztiek eta patronalek gatazka kolektiboa konpontzeko eta hitzarmena bere osotasunean berreskuratzen zuen akordioa sinatu genuen. Akordioa Auzitegi Gorenean aurkeztu genuen eta orain akordioa homologatu du eta bere lege-balioa eman dio.

Horren ondorioz, patronalek sartutako helegitea bertan behera geratzen da eta 2009ko EAEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen lan hitzarmena indarrean jarriko da – lansarien taula 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko dira- bere osotasunean. Halaber, urrian sinatutako akordioa indarrean sartuko da eta , beraz :

  • Hezkuntza Laguntzako Espezialistak publikoko funtzio bera duten langileekiko %95ean homologatzen dira.

  • Hezkuntza Laguntzako espezialistak, Haur Hezkuntzako 1.go zikloko teji eta eta laguntzaileak eta HH, LH eta DBHko instruktore /hezitzaileak, 25000€ baino gutxiago kobratzeagatik, 2013ko uztailaren 8tik aurrerako zorra ekaineko nominan kobratuko dute. Hezkuntza Laguntzako espezialisten kasuan publikoko langileekiko %95 ekiparazioaren ondorioz 2105ko lansari taulak aldatu dira eta horrek sortaraziko zorra ere kobratuko dute.

  • Haur Hezkuntzako 1.go zikloko maisu-maistrek ere antzeko zorra kobratuko dute bere lansaria murriztu zutelako akordioan jasotako taulek ezartzen zutena baino gehiago .

  • Hitzarmenaren ultraktibitatea hurrengoa sinatu bitartean mantenduko da

  • Zailtasun ekonomiko bereziak dituzten ikastetxeen kasuan akordioak jasotzen duen prozedura bete beharko dute; langileen adostasuna beharko da eta derrigorrezko arbitrajea eragotzi da.

pdf  Irakurri Inforria 13