160121 Heziberri Gasteiz elkarteratzeaPrentsa Oharra: Heziberriren kontrako elkarretaratzea [pdf]

steilasek, HEZIBERRI 2020REN ORDEZ, ESKOLA EREDU PUBLIKO DUIN ETA
DEMOKRATIKO BAT ALDARRIKATZEN DU.

EAEko Hezkuntza Sailak Derrigorrezko Hezkuntzarako eta Haur Hezkuntzarako curriculum dekretuak EHAAan argitaratu ondoren, ikastetxetako zuzendariak deitu ditu dekretuen berri emateko. Hezkuntza Sailak bultzatu nahi duen eredu gerentzialaren aurrean, steilas-ek eskola eredu publiko eta  demokratikoa aldarrikatzen du.

EAEko Hezkuntza Sailak Derrigorrezko Hezkuntzari eta Haur Hezkuntzari dagozkion curriculum
dekretuekin batera, eskola sareen kudeaketari eta eskola publikoetarako kudeaketa ereduan
aldaketak dakartzan dekretuak onartu berri ditu.
Dekretuak aztertu eta gero, steilas-ek zera adierazi nahi du:
Ø HEZIBERRIk ez duela LOMCE saihesten, aplikatu baizik. LOMCEri aurre egiteko proiektuak
LOMCE ezartzeko balio izango du.
Ø Ekitatearen aurkakoa da. Ikastetxeek izan beharreko “ autonomia” izenean, ikaslearen
profil ezberdinak ezarriko dira.
Ø Ez du Hezkidetza ahalbideratzen. Aldeko adierazpenak egin arren ez du inolako neurri
zehatzik proposatzen.
Ø Ez du euskalduntzea bermatzen. Hizkuntza ereduak betikotzen dira. Ingurune
soziolinguistikoak finkatuko du ikasleek lortu beharreko euskara maila ikastetxe
bakoitzean. Horrela, ikasle guztiek ez dituzte lorpen adierazle berberak izango.
Administrazioak ikasleak elebidun izateko erronkari muzin egiten dio.
Ø Ez du hezkuntza sistema propio eta justuago bat ahalbideratzen. Euskal Herrian aukera
berdintasuna bermatuko duen hezkuntza sistema publiko eta propio bat garatzeko aukera
gabe geratuko da berriro.
Ø Heziberri 2020ren bigarren fase honen onarpenaren bitartez, LOMCEren 122.bis artikulua
ezartzen da besteak beste, “eskola publikoetarako autonomia proiektua” izenarekin.

Honek, gure eskoletarako eredu gerentzial bat ezartzen du, emaitza akademikoetan eta
produktibitatean oinarritutako ikuspuntu enpresariala ezarriz.
steilas-ek behin eta berriz adierazi du HEZIBERRI 2020 egitasmoa hezkuntza politika
neoliberalak ezartzeko eta desberdintasunak areagotzeko tresna paregabea dela. steilas
HEZIBERRIren aurka mobilizatzen jarraituko du eta beste behin eskatzen dio Hezkuntza Sailari
bertan behera utz dezan.