? Zatoz *HEZKUNTZA SALGAI* dokumentalaren estreinaldietara:

? Noiz:
Azaroak 29, 18:30etan DONOSTIAN
Abenduak 13, 20:30etan IRUÑEAN
Abenduak 17, 19:00etan BILBON

? Non:
Donostiako Magisteritza eskola
Iruñeako Golem Baiona zinemetan
Bilboko Bilborock aretoan

? Eskuratu zure gonbidapena zinemako lehiatilan edo gure egoitzetara deituz https://steilas.eus/kontaktua/

 

? Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=dH6vCT9Ejmo

 

HEZKUNTZA SALGAI Dokumentala

Hezkuntza Publikoak egun duen egoera aztertzen duen dokumentala filmatu du STEILAS Sindikatuak:

Aukera berdintasuna, segregazioa, gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza, ebaluazioa, berrikuntza pedagogikoa… Gaur egun, ohikoa da gure hezkuntza sistemaren osasunaz eztabaidatzea eta asko dira eztabaida horri aurre egiteko ikuspuntu ezberdinak. STEILASen (Euskal Herriko Hezkuntzako Langileen Sindikatua) Hezkuntza Salgai egitea erabaki dugu. Dokumental honek, hezkuntza paradigma berriaren atzean zein dagoen eta pertsonen behar eta eskubideak non geratzen diren aztertzen du. Euskal Eskola Publikoa momentu historiko oso garrantzitsuan aurkitzen da, dokumental honek momentu honetako egoera ulertzeko tresna izatea du helburu, alternatiba berriak eskainiz bai Euskal Herrian baita munduan ere.