Gaur hainbat hedabideetan Ordezkoen eta EPEaren inguruko albistearen harira STEILASek honako hau adierazi nahi du:

1.-STEILAS sindikatuak gogor salatu nahi du Euskadiko Eskola Kontseiluak bere 19/03 irizpenean “ Oposizioa gainditu dutenak zerrendetako lehen postuetan jartzea, notaren eta beste merezimenduen arabera” aztertu eta onartu izana. Neurri horrek hezkuntza kalitatean eraginik ez izateaz gain, milaka langileren oinarrizko eskubideak bortxatzen ditu.

2.-STEILASek salatu nahi du Euskadiko Eskola Kontseiluak bere irizpenetan langileen lan baldintzak kontua hartu ez izatea.

3.-STEILAS sindikatuak Euskadiko Eskola Kontseiluan duen ordezkariak aipatutako neurria irmoki salatu zuen, EPE notak ordezkoen zerrendak baldintzatzea eta baita EPEak ordezkoen araudi baremoan sei puntuetako saria izatea ere.

4.-Aurreko asteko planifikazio mahaian idatzi honetan jasotako guztia salatu zuen bakarra STEILAS sindikatua izan zen.

5.-Gaur gaurkoz, eta epe laburrean behintzat,Hezkuntza Sailak langileon ordezkarioi adierazitakoaren arabera ez dauka aipatutako neurria indarrean jartzeko asmorik. Gogoratu nahi dizuegu, Euskadiko Eskola Kontseilua organo aholku-emailea dela eta ez erabaki organoa.

6.-Historikoki, STEILAS sindikatuak, EPEek Ordezkoen zerrenden hurrenkeran eraginik ez izatea ikur izan du eta borroka horri eutsiko dio, irakasle jardunean eskola publikoetan izandako eskarmentua ardatz baita guretzat.