STEILASek preso politiko katalanen askatasuna exijitzen du

Auzitegi Gorenak preso politiko katalanak kondenatu egin ditu sedizioa eta bestelakoak leporatuz. Horren aurrean STEILASek hauxe adierazi nahi du:

Epaia gaitzesten dugu eta preso politiko guztien askatasuna exijitzen dugu eta gure alkartasun osoa adierazi nahi diegu preso eta bere senideei, baita bere hurbilekoei ere.

Halaber, Espainiako Estatuari Kataluniako herriaren gehiengoaren borondatea eta herri bezala dagozkion eskubideak errespeta ditzan exijitzen dugu.

Kataluniako herriak modu libre, baketsu eta demokratikoan hartzen dituen erabakiak babesteko gure kronpromisoa berresten dugu, elkartasuna herrien xamurtasuna delako eta klaseko sindikatua garen neurrian ulertzen dugulako ezinezkoa dela aldaketa sozial eraldatzailea martxan jartzea 78ko erregimena apurtu gabe.

Dei egiten diegu euskal herritar guztiei kondenatutako pertsonen askatasuna eskatzeko antolatuko diren ekimen guztietan parte har dezaten.