ELA, STEILAS, CCOO eta LAB sindikatuok, langileen eskaerek erantzunik izan ezean, jarraikotasuna izan dezakeen hilabeteko greba deitzen dugu datorren azaroaren 7tik abenduaren 5era bitarte

Patronal zein hezkuntza sailaren arduragabekeria eta inmobilismoak greba dinamika indartu beste biderik ez digu utzi, azken greba egunetik 5 hilabete igaro diren arren, ez patronalaren ez eta hezkuntza sailaren aldetik ere inolako mugimendurik ez baita egon