STEILAS sindikatuan nazkatuak gaude ziklo honi sistematikoki eman zaion bazterkeriaz orain arte bere ardura izan duten alderdi politiko guztiengandik.

Haur Hezkuntzako lehengo zikloaren duintasuna aldarrikatzeko gaur gure aldarrikapenak adierazi ditugu hezkuntza departamentuaren aurrean.

Hezkuntza Zikloa

Legeek 0-3 zikloa hezkuntzako lehen ziklo gisa onartu badute ere, haren hezkuntza izaera etengabe ari da zalantzan jartzen, Honetarako, Hezkuntza Departamentuak kudeaketa bere gain hartu behar du.

Zikloa legez edo foru dekretu batez arautzea eta garatzea, hezkuntza etapa honen berezko ezaugarrietara egokitzeko.

Publikoa eta kudeaketa publikokoa

0-3 etaparen konponbidea da Hezkuntza Departamentuak zentro guztiak batera kudeatzea da.

Horrek ekarriko bailuke:

– Langile guztiek lan baldintza berdinak eta negoziazio kolektiborako esparru bat izatea.

    • Kudeaketa baliabideak hobetzea: matrikulazioa, ordezkapen zerrendak…

    • Aitortza eta oihartzun handiagoa izatea gizartean.

Doakoa

Nafarroako Haur Guztien eskolatze eskubidea bermatzeko, ezinbestekoa da Gobernuak finantzatua izatea.

Unibertsala

Haur guztiek haur hezkuntzako lehen zikloan eskolatzeko aukera izan behar dute, familien maila ekonomikoa edo bizilekua zein den alde batera utzita.

Elebiduna

Nafarroako berezko bi hizkuntzen, hots, euskararen eta gaztelaniaren ezagutza bermatzea beharrezkoa da.

Europako Batzordearen Haurtzaroaren Arreta Sareak zehaztutako ildoei jarraitzeko, batzorde horrek ezarritako kalitate helburuak bete daitezen (ratio egokiak, langileen lan baldintzak…).

 

Iruñean, 2019ko azaroaren 6an