ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek sekulako akordioa sinatu dute Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan

Langileen antolakuntza eta grebaren indartzea izan dira patronalak langileen eskaerei erantzutera behartzeko eta Hezkuntza sailaren inplikazioa bultzatzeko gakoak

29 greba egun barneratu dituen mobilizazio eta greba dinamika izan da akordio historiko hau lortzeko gakoa. Grebari eta grebalariei esker, 10 urtez Lan hitzarmena berritu gabe izan duten langileen aldarrikapen nagusiek erantzuna izan dute, eta honek langileen lan baldintzetan, eta ondorioz ikasleek jasoko duten hezkuntzan eragin positibo nabaria izango du.