HEZKUNTZA SAILAK SEGIMENDU BATZORDEKO GURE PARTE HARTZEA BOIKOTEATU DU

Gaur, otsailak 18, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Hezkuntza Sailak aspalditik eskatzen
zuen sinadura mahai gainean jarri dute STEILAS deitua izan ez den bilera batean.

Aspaldidanik Hezkuntza Sailak 2018ko aurreakordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira igotzea zuen helburu, eta aspaldidanik baita ere, STEILASek argi utzi zion akordioarekin batera hartutako konpromisoak bete arte ez zuela gure sinadura eskuratuko. Izan ere, hainbatetan aipatutako puntuak negoziatu barik daude; hots, adinagatiko arreta zuzeneko murrizketa eta ordezkoen udaren puntuaketa eta kobrantza. Ardugabekeria itzela iruditzen zaigu sindikatu hauen doako onarpena eta lotsagarria bilera ezkutu batean gauzatzea.

Zoritxarrez, sinadura honetan, ez da 2018ko apiriletik hona ezer berririk negoziatu eta abiapuntutzat (Hezkuntza Sailak horrela definitzen zuen) genuen aurreakordioa bere horretan igoko da EHAAra.

STEILASetik gogor salatzen dugu Hezkuntza Sailak bere hitza bete ez izana eta segimendu batzorderako deialdia ez luzatu  izana.