Ikastetxeei baliabide gehiago emateko Jokin Bildarratzek iragarritako 87 milioi euroak Haurreskolak partzuergora eta eskola publikora bideratzeko eskatzen du Steilasek. Guztiz onartezina da egun zentro publikoek ikasle eta langileen segurtasuna bermatzeko ezinbestekoak diren kontratazio gehigarririk gabe jarraitzea.

Gainera,egoerak agerian utzitako hezkuntza publikoaren beharrak ikusita, 87 milioi euroak ez dira nahikoak oinarrizko baliabidez hornitzeko. Ikastetxe publikoen egoerari aurre egiteko bideratuko den diru horrekin 2.000 kontratazio inguru egin litezke (irakasleak, garbiketa- eta desinfekzio-lanak eta jangelarako beharrezkoak diren begiraleak ) eta begibistakoa da guztiz urria dela.