Hori dela eta kautelazko neurriak ezartzen ditu NBE materiala hornitzeko oinarrizko eskubideak babesteko demandaren prozesuan. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen dio Covid- 19 pandemiari lotutako Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak argitaratutako arrisku profesionalen balorazioan beharrezkotzat jotzen den babes-materiala eman diezaiela berehala Hezkuntza Laguntzako Espezialistei eta fisioterapeutei.