ESKOLA PUBLIKORAKO ZUZENDARITZA GERENTZIAL ETA ANTIDEMOKRATIKOAREN BIDEAN BESTE PAUSU BAT EMAN DU HEZKUNTZA SAILAK.

Hezkuntza Sailak abian jarri du ikastetxe publikoetako zuzendariak aukeratu eta izendatzeko LOMCEren gogor kritikaturiko sistema autoritarioa. LOMLOEren prozedura parte hartzaileagoa eta demokratikoagoa indarrean hasi baino egun gutxi batzuk lehenago hartu du Jokin Bildarratzen taldeak erabaki hau. Iruzur galanta egingo zaie, beraz, ikastetxeen eta eskola komunitateen barne demokraziari eta parte hartzeari, data eta lege-zirrikitu ilunak baliatuz. Are gehiago, aintzat harturik honen ondorioz izendatutako zuzendarien agintaldia 4 urtekoa izango dela gutxienez: prozesu garrantzitsu honen hasiera aste gutxi batzuk bakarrik atzeratuz gero, baldintzak guztiz bestelakoak izango lirateke, eta Hezkuntza Sailaren jokabidea askoz ere gardenagoa.

Zuzendaritza karguei eskola komunitatearen oneritziak ematen die zilegitasuna. Horregatik, STEILASek Hezkuntza Sailari eskola demokratikoak eraikitzeko bidean LOMCE ez aplikatzea exigitzen dio.