Etxebizitza eskubidearen aldeko eta gizarte bazterkeriaren kontrako ekimenak KONTZENTRAZIOA deitu du biharko, urriak 5 arratsaldeko 19:00etan, Andra Mari Zuriaren Plazan, salatzeko Gasteizko bizilagun bat hil zela erakundeen utzikeriagatik. Kontzentrazio hau, Osakidetzako ordezkaritza sindikalarekin eta Osasun Publikoa Aurrera Plataformarekin batera deitu dugu.
Mezu honen amaieran Jon Armentiak (Gasteizko Udaleko Gizarte politiketako zinegotzia) Udal Batzordean egindako hitzartzea jasotzen duen bideoren esteka topatuko duzue. Batzordera Gasteizko bizilaguna bertaratu zen bere historia kontatzera: Etxegabetze baten ondoren, familiaren lonja batean bizi zen. Osakidetzak uko egin zion hil ala biziko ebakuntza bat egiteari, ebakuntza ostekoa egiteko etxebizitza duinik ez zuelako, eta Udalak ez zion bizitzeko tokirik eskaini. Lanbidek legez kanpoko 9.000 euroko zorra eskatzen zion. Eta udaltzaingoak hilero 600 euroko isunarekin mehatxatu zuen, baldin eta ez bazuen lonja uzten.
Gizarte politiketako Batzordearen ostean, Udalak, Etxebidek eta Osakidetzak ez zuten ezer egin, eta 3 hilabete geroago, bizilaguna hil zen, erakundeen utzikeriagatik.