ARABA BIZIRIKetik salatu nahi ditugu EAJren maniobrak Foru Aldundien, Udalen edo Kontzejuen onespenik eta parte hartzerik ez duten proiektuak inposatzeko.

EAJk Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 30eko 4/1990 Legeari proposatutako gehikuntza zuzenketek lurralde antolamenduko plangintza etetea dakarte, helburu bakarrarekin: udalek baztertu ahal izan dituzten azpiegituren plangintzen onespena Eusko Jaurlaritzaren esku bakarrik uztea.

Horrelako maniobrek galdu egiten dute herritarrek parte hartzeko eta kogobernantzarako konpromisoa, EAJk hain ontzat jotzen duena.

Gure ustez, administrazio publikoak lurraldea zaintzeko betebeharra bere gain hartu behar du, eta ez du elikatu behar gure lurraldeko edozein espazio diru bihur daitekeen baliabide gisa ikusten duen sistema harrapari bat.

EAJren gobernatzeko modu horrek atea irekitzen dio edozein instalazio eta azpiegitura industrial instalatzeari, interes gorena lortze aldera; baina denok dakigu interes hori enpresa handiena dela, borondateak erosi eta lurralde horretan bizi den jendearen subiranotasuna deuseztatzen dutenak.

EAJk hain garrantzitsua den Lurraldearen Antolamenduan hainbeste denboran lortutako adostasuna bertan behera utzi du. EAJk, PSEren konplizitatearekin, gehiengo osoa duela jakinik, bide demokratikotatik urruntzen ari da bere proiektuak ezartzeko, edozein parte hartze eta eztabaida eragotziz eta modu diktatorialean jokatuz.

Andoni Ortuozarrek Forondako zelaietan jarduteko era berri bat ireki zela iragarri zuenean eta EAJk entzuketa aktiboa egingo zuela esan zuenean, gutako batzuek uste izan genuen Euskadin ezarri nahi zen kogobernantza eredua demokratiko eta aurreratua zela. Zoritxarrez, berriro ere inozoarena egin dugu. Boterearen erabileraren errutinan ezarrita dagoen EAJ harrokeriaz egiten ari da berriro. Ez udalek ezta kontzejuek ere, ezin izango dute EAJren makro-proiektuetako bakar bat ere geldiarazi.

Gasteizek berriro ere FRACKINGaren mehatxua du ate aurrean; kontzejuek, instalazio zentral eoliko edo fotovoltaikoek dakarten beren lur komunalen desjabetzari edo AHTaren trazadurari aurre egin diotenek, berriro ere mehatxu bera dute aurrez aurre.

Baina mehatxu horiek ez dira soilik Arabako Lurralde Historikora zabaltzen. Gipuzkoan eta Bizkaian erraustegiak jartzeko proiektuak edo goi-tentsioko sareen trazadura Eusko Jaurlaritzak dituen lehentasunen adibide garbiak dira.

Bere garaian aho batez onartutako Lurraldearen Antolamendurako Legean lortutako adostasuna errespeta dadila eskatzen dugu.

Arantza Tapia sailburuak bultzatuta EAJk lege honetan aurkeztutako zuzenketak onartzeko eta gehitzeko izapideak geldiaraztea eskatzen dugu, orain arte lortutako adostasunaren aurkako atentatu argia direlako. Argi eta garbi geratzen da industria interesak beste edozein ingurumen edo gizarte irizpideren aurretik jarriko direla.

Dei egiten diegu Euskadiko pertsona, talde eta elkarte guztiei, guk bezala Lurraldearen Antolamendurako Legeari zuzenketa hauek onartzeak dakarren mehatxua ikusten dutenei, abenduaren 2an, 11:00tan, Eusko Legebiltzarraren aurrean beren gaitzespena ager dezaten.

Tapia legeari EZ!