Monika itsasontziak, Holandako banderadunak, osagai industrialak kargatzeko asmoa du, Marokok Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuan eraikitzen dituen parke eolikoetarako. Mendebaldeko Sahararen fosfatoak, arrantza edo nekazaritzaren legez kanpoko ustiapenerako ezinbestekoa den energia hornitzen dute parke horiek eta haien eraikuntzan, mantentze-lanetan eta garraioan Gamesa, Ormazabal edo Ingeteam bezalako euskal enpresek parte hartu izan dute, hots, baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioan. Nazioarteko legediak berariaz debekatzen ditu jarduera horiek, eta Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak berriki emandako epaiek berretsi egin dute Europar Batasunak Marokorekin arrazoi horrengatik sinatu dituen merkataritza- eta arrantza-akordioen deuseztasuna.

Zamaontzia abenduaren 3an du iritsiera data Bilboko portura. SEADen Lagunen Elkarteak bat egiten du Saharar komunitateak Euskal Herrian deitutako mobilizazioekin, eta protestarekin bat egiteko deia egiten die herritarrei eta gizarte-eragileei, euskal erakundeek Mendebaldeko Sahararen ondasunen legez kanpoko espoliazioan parte hartu izana gaitzesteko. Ustiapen horrek Mendebaldeko Saharako heriotza eta suntsipenerako makineria koloniala finantzatzeko balio du, bai eta bere herria miserian zapalduta mantentzen duen erregimena.

Beharrezkoa da saharar herriaren okupazioan, espoliazioan eta errepresioan gobernuen, erakundeen eta enpresen edozein motatako lankidetzarekin amaitzea, eta munduko herri guztietako esplotazio mota guztiekin amaitzea.

Espoliazioa hemen hasten da. Gelditu euskal parte hartzea Saharako genozidioan. Eusko Jaurlaritza esku hartu!