“Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean mobilizatu gara

Urtarrilaren 8an, hainbat hiri eta herrietan milaka lagunok “elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean mobilizatu gara.

Pilar Galtzadak gidatutako solasaldian ere egon gara. Rosa Lluch (ETAko biktima), Maider García (GALeko biktima), Naira Zarraneño, (ETAko biktima), Idoia Zabaltza(GALeko biktima) Rober Manrique (ETAko Hipercor atentatuaren biktima).

  • Rosa Lluch: “Compartimos el cansancio absoluto de esa sensación de que las víctimas de ETA somos utilizadas de manera dolor.”
  • Maider García “Las víctimas del GAL no tenemos nada ni memoria ni justicia ni reconocimiento, nada no tenemos nada.”
  • Idoia Zabaltza “justizia guretzako ez dago, ez dugu justizia eskubiderik, Guztiz bigarren plano batean gaude, estatuak artikulatuko beharko luke behar den tresneria gure alde egiteko eta ez du egiten.”

 

SAREren hitzak:

Bilboko, Baionako eta Euskal Herriko ehunka herritako kaleak bete ditugu gaur. “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean, salbuespen legediarekin amaitu eta aurrera egiteko milaka herritar kalera irten gara. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko.

Horrek hunkitu egiten gaitu. Herri solidarioa gara, eta hala erakutsi dugu gaurkoan ere. Horregatik, berriro ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu hemen egoteagatik.

Eta baita, 2021. urte osoan zehar egin ditugun mobilizazio eta ekimenetan gurekin egoteagatik ere. Ez da urte erraza izan, baina espetxe politikari dagokionean, urte luzez espero genuen aldaketaren lehen zantzuak ikusten hasteko aukera izan dugu. Hori egunerokoan maila politikoan, sindikalean, sozialean eta instituzionalean lortutako adostasunei, eta batez ere, urte luzeetan herritarrok kalean eginiko aldarrikapen eta lanari esker lortu dugu. Elkarrekin urratsak emanez lortu dugu. Eta datorren urte honetan ere, bide berean urratsak emanaz, aldaketa horiek espetxe politika berri bat oinarri izatea lortuko dugu.

Izan ere, hasi baino ez gara egin. Oraindik euskal presoen %50a Euskal Herritik kanpo diren espetxeetan dago. 3 gradua eskuratzeko edota irteera baimenak eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko blokeo sistemiko baten aurrean aurkitzen gara. Larriki gaixo diren 19 preso daude oraindik euren osasunerako eskubidea urratua dutenak. Eta zer esanik ez, adinduak diren presoen edota motxiladun haurren eskubideei dagokienean. Salbuespen legediak erpin asko ditu eta benetako aldaketa batek guztiei eman behar die aterabidea.

Horregatik, gaur, salbuespenezko espetxe politika, bere ertz guztiekin eta gehiago luzatu gabe, bertan behera uzteko aldarria atera nahi izan dugu kalera. Berau baita, euskal presoek etxerako bidea garatzeko oztopo eta muga nagusia. Berau baita gaur defendatzen ditugun eskubideen urraketaren bermea. Eta indarrean jarraitzen duen egun bakoitzeko sufrimendua sortzen jarraitzen duena.

Izan ere, elkarbizitza ezinezkoa izango da salbuespen-legeriak eragindako eskubide-urraketa desagertzen ez bada. Eta bide berean, etxeratze prozesua gauzatu dadin eta espetxe-politikan hain beharrezkoa den erabateko aldaketa eman dadin, ezinbestekoa da elkarbizitzaren eta bakearen bidean aurrera egitea.

Jarrai dezagun pausoka, elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidean. Elkarrekin, lortuko dugu!

2022-02-28T11:04:32+01:002022 11 urtarrila |Albisteak|

Leave A Comment