Madrileko gobenuak CCOO, UGT eta CEOEren adostasunarekin aurrera atera nahi duen lan erreforma ez da langile eta herri sektoreok behar dugun erreforma.

Inoizko aurrerakoiena omen den Gobernuak ez du emandako hitza bete, ez du indarrean zegoen eta langile eta herri sektoreon prekarizazioa areagotu zuen lan erreforma derogatu.

Enpleguan ematen den prekarizazioak, zuzenean du eragina oro har bizitzaren prekarizazioan. Bizitzaren garestitzea areagotzen den bitartean langile eta herri sektoreon bizi baldintzak okertu besterik ez dira egiten: argindarraren prezioak zein oinarrizko produktuen prezioak gora egiten duten bitartean, gure soldatek, pentsioek eta oro har bizi baldintzek okerrerantz egiten dute.

Horregatik, beste hainbatetan esan bezala, herri honetako gazte mugimenduek, pentsio duinen aldeko borrokalariek, feministak, antimilitaristak, ekologistak, arrazakeriaren aurkakoak, independentistak, antifaxistak, eskubide sozialen aldeko aktibistak eta herri mugimenduetako hainbat eragilek aldaketa sozial sakon eta erradikalaren beharra aldarrikatzen dugu. Benetako norabide aldaketa, patronalaren interes eta beharrak baino pertsonon eta planetaren bizitza eta zaintza lehenetsiko duena eta pertsona guztiak eskubide guztiak premisaren baitan burujabetzak egikaritzeko aukera emango diguna.

Ez da beraz geldiri egoteko unea. Mobilizazioa, elkartasuna, elkarlana, konfluentzia eta borroka dira ditugun tresnarik eraginkorrenak. Urtarrilaren 30an hitzordu garrantzitsua dugu Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean. Lan erreforma honi ez!

Eragileen zerrenda:

  • ARGILAN-ESK
  • Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia ATH-ELE
  • Berri Otxoak (Plataforma contra la Exclusión y por los Derechos Sociales)
  • Bizitzak Erdigunean Koordinadora
  • Bizilagunekin
  • Ehun. Euskal errepublikaren aldeko mugimendua
  • Ernai
  • Euskal Herriko Bilgune Feminista
  • Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta
  • Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua
  • Feministalde
  • Ikasle Sindikatua
  • Iniciativa por el Derecho a Techo y Contra la Exclusión Social de Gasteiz
  • Izartu Mungialdea
  • Kakitzat (Koordinakunde Antimilitarista)
  • Movimiento de Pensionistas de Iruña
  • Mugarik Gabe ONGD
  • Nafarroako Pentsionistak Martxan
  • Oneka, Euskal emakume pentsionistak
  • OMAL- Bakea eta Duintasuna
  • Trabajadoras no domesticadas