ELKARRETARATZE HONEN DEIALDIAK BERE FRUITUAK EMAN DITU.

ALEJANDRA ETA BERE SEMEEN ETXEGABETZEA, APIRILAREN 27RAKO FINKATUTAKOA, BERTAN BEHERA UTZI DUTE.

HONA GERTURATUTAKO EHUN BAT AUZOTARREK, HERRITARREK, DONOSTIAKO UDALEKO ETA BATZAR NAGUSIETAKO ELKARREKIN PODEMOS-IU ETA EH BILDUKO KARGU INSTITUZIONALEK, CCOO, LAB ETA ESK SINDIKATUEK ETA GIZARTE-ERAKUNDEEK I.V-AZORARI BI ETXEGABETZE ESKAERAK ETA %33KO ESKANDALUZKO IGOERA BERTAN BEHERA UZTEKO ESKATZEN DIOGU ETA KPIAREN IGOERAREKIN KONTRATU BERRIAK NEGOZIATZERA ESERTZEKO.

UDALARI DEI EGITEN DIOGU, AHALIK ETA PRESARIK HANDIENAREKIN, BILERA HORI I.V-AZORAREKIN EGIN DEZAN, IRAILEKO ETA ABENDUKO OSOKO BILKURETAN ONARTUTAKO EBAZPENAK BETEZ.

Funts putreak maizter apalenak Ategorrietako etxebizitzetatik alokairu igoera eta etxegabetzeen bitartez kaleratzeko intentzioarekin jarraitzen badu, mobilizazio gehiago deituko ditugu, etxegabetzeen aurkako piketeak barne, martxoaren 16rako. Alejandrarena, hiru seme-alaba adintxiki dituen guraso bakarreko familia, alokairuaren kuotak ez ordaintzeagatikoa, apirilaren 27rako aurreikusia zena, BERTAN BEHERA GELDITU DA.

Oraingoz, hamar familia daude abuztutik amaitzen joan diren kontratuekin eta etxea utzi behar dutela jakinarazi dizkietenak, giltzak emanda, %33ko IGOERA DAUKAN KONTRATU BERRIA sinatzen ez badute. Egun 750 eta 900 euro arteko errentak dituzte, kostata ordaintzen dituztenak beren diru-sarreren %40a gainditzen baitute. Familia horiek ez dituzte beren etxebizitzak hustu, errenta ordaintzen jarraitzen dute ZAZPI URTEKO KONTRATU BAT sinatzeko zain, egungo alokairuen gaineko KPIan oinarritutako igoerarekin. I.V-AZORAren erantzuna Iñakiren familiari desahuzio-demanda bat jartzea izan da. Haren kontratua abuztuaren 31n amaitu zen.

Euskadin, KATALUNIAN INDARREAN DAGOEN ALOKAIRUEN KONTROLAREN LEGEA APLIKATZEN BADA, I.V.-AZORAk eta beste batzuk ezin izango zuten espekulatzeko aukerarik izango eta ezingo lituzke etxetik bota kontratuak amaitzeagatik.

Non geratu dira AZORAk 2020ko urtarrilean prentsan egindako adierazpenak, I.V.ren politika kontinuistekin jarraituko zutela adierazi zuten haietan, urte asko bizitzen daramaten eta etxebizitzak beren poltsikotik berritu dituzten familien kontratuak berritzeari dagokionez? Edo Eneko Goyak zentzu horretan egindako adierazpenak?

Adierazpen horiengatik eta iraileko eta abenduko osoko bilkuretan onartutako bi ebazpenengatik, UDALAK, alkatea buru duela, bitartekaritzaz gain, etxegabetzeak eta igoera ordainezin hori eragotzi behar ditu.

ETXEGABETZEEI EZ, BI DEMANDAK ERRETIRATU ETA GEHIAGO EZ JARTZEKO KONPROMISOA.

AMAITZEN DIREN KONTRATUAK EGUNGO ERRENTEN GAINEKO KPIRA EGUNERATUTAKO ZAZPI URTEKO KONTRATUAK SINATZEA ADOSTEKO NEGOZIAZIOA.

ALOKAIRUAREN PREZIOEN KONTROLA EUSKADIN

FUNTS PUTREAK KANPORA