AEko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen Hitzarmen Kolektiboaren 7., 8., 9. eta 10. artikuluek Batzorde Paritarioa arautzen duten oinarriak ezartzen dituzte. Batzorde horren eginkizunen artean, hitzarmena aplikatzea eta interpretatzea dago, baita bide judizialaren aurretik esku hartzea gatazka kolektiboa sortzen den kasuetan, interpretazioari dagokionez.STEILASek Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak batzorde horretan, azkenengoa otsailaren 3an, behin eta berriz hitzarmenaren irakurketa interesatu eta subjetiboa eginez eta ikastetxeetatik datozen galdera errezenei erantzunik eman gabe utziz erakusten ari diren blokeo-jarrera salatu nahi du.
Gehienetan ordezkariek egiten dituzte galderak ikastetxearen titularrak hitzarmena behar bezala aplikatzen ari den argitzeko eta Batzorde Paritarioari erantzun bat emateko eskatzen diote. Batzordean akordiorik lortu ezean, langileen ordezkariek egoera judizializatu beste biderik ez dute, gatazka kolektiboak abian jarriz.
STEILASen iritziz, Kristau Eskolak eta Aice-Izeak Batzorde Paritarioan duten jarrera onartezina da, ikastetxeetan gatazkak areagotzen ditu eta kasu askotan judizializazioa eragiten du. Horregatik, dei egiten diegu Kristau Eskolari eta Aice-Izeari Batzorde Paritarioan dituzten betebeharrak bete ditzaten, hitzarmena objektiboki interpretatu dezaten eta, horrela, ikastetxeetan beharrezkoak ez diren gatazka asko saihets ditzaten.

Irakaskuntzan, STEILAS