Hezkuntza itunaren irakurketa eta ondorioak jasotzen dituen txostena osatu dugu. Hura irakurri eta datozen mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Hezkuntza munduko hainbat albisteren berri izaten ari gara komunikabideetan. Horietako bat da EAEko Legebiltzarrean onartzear dagoen Hezkuntza Itunaren zirriborroa aurkeztu dutela. Legegintzaldi honetan hezkuntzako lege berri bat eratzea da itunaren helburua.

Legebiltzarrean aurkeztu duten txostenari ekarpenak egiteko borondatearekin, beste dozenaka eragilerekin batera, STEILAS sindikatuak hezkuntza batzordean parte hartu zuen, baina guk egindako proposamen bat bera ere ez dago jasota informean. Hura aztertu ostean osatu dugun txostena duzue hemen erantsita.

STEILAS sindikatuaren iritziz, ondorioak larriak dira, gure gizartearentzat orokorrean eta hezkuntza publikoarentzat zehazki. Gauzak honela, salaketatik haratago joan behar dugu eta hurrengo egunetan iragarriko ditugun mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, hezkuntza publikoaren defentsan.

Gaiari lotuta: 

Programa-kontratuak: lortutako emaitzetan oinarritutako zuzkidura

Hezkuntza itunaren oinarrietan aurrerapausorik ez

EAEko Hezkuntza-itunaren ponentziaren lehen balorazioa egin dugu