Kongresuko ponentziari egindako emendakinak zuzentzeaz gain, Hezkuntza Legea eta Intersindikalaren nondik norakoak azaldu ditugu.

STEILAS sindikatuak ezohiko Kontseilu Nazionala gauzatu du gaur, martxoak 26, Artium, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan (Gasteiz).

Goizeko lehenengo partean, Hezkuntza Legea eta Intersindikalaren nondik norakoak azaldu ditugu.

Ondoren, maiatzaren 27 eta 28an ospatuko dugun Kongresura begirako zenbait azalpen eman ditugu, eta ponentziari egindako emendakinen eztabaidari ekin diogu, eguerdiko 13:30ak arte luzatu dena.

Amaitzeko, hezkuntza publikoaren aldeko elkarretaratzea egin dugu, “Euskal Hezkuntza legean, publikoa helburu” lelopean. Izan ere, Euskal Eskola Publikoa erdigunean jarriko duen hezkuntza lege baten alde borrokatzen jarraituko dugu.