Aurreko inforrietan jakinarazi genuen bezala, Kristau Eskolak eta AICEk gatazka kolektibo bat jarri zuten abian joan den ikasturtearen amaieran tutoretza-osagarria arautzen duen hitzarmenaren 65. artikulua aldatzeko, osagarri hori ez ordaintzeko H.H.ko 1. zikloan eta LHn. Kristau Eskolak eta AICEk Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekimeneko Ikastetxeen 2017-2021 bitarterako Tutoretza Osagarriari buruzko Hitzarmen Kolektiboaren 65. artikuluaren DEUSEZTAPEN PARTZIALA deklaratzea eta aitortzea eskatu zuten, eta horren aplikazioa Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko hezkuntza-mailetara mugatzea, edo, subsidiarioki, hitzarmen horren 65. artikuluaren GUZTIZKO DEUSEZTAPENA.

Azkenik, patronalek eragindako hainbat atzerapenen ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salak epaia eman du, Kristau Eskolaren eta AICEren asmoa ezetsiz. Epaiak oso argi uzten du 65. artikulua osorik bete behar dela. Epai honen aurka, patronalek kasazio-errekurtsoa aurkez dezakete.

STEILASek patronalei eskatzen die errekurtsorik ez jartzeko eta hitzarmena berehala betetzeko, tutoretza-plusa maila guztietan eta dagozkion atzerapenak ordainduta 2017tik. Hala egiten ez badute, STEILASek bere baliabide guztiekin borrokatzen jarraituko du tutoretza-osagarria haur-hezkuntzako lehen zikloan eta lanbide-heziketan ere ordain dadin.