Hala adierazi dute Bilboko Jesuitak ikastetxearen aurrean lan hitzarmen berriarako edukiak eskatzeko gaur egin duten ordezkarien elkarretaratzean

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko Jesuitak ikastetxearen aurrean. Bertan ehundik gora ordezkari bildu dira.

Sindikatuek Lan Hitzarmen berriaren negoziazio mahaia bloketatuta dagoela salatu dute. Patronalek edukien gaineko proposamenik ez dutelako mahai gainean jartzen. Beraz, patronalen inmobilismoaren aurrean, mobilizazioei ekiteko erabakia hartu dute. Gaurkoa mobilizazio hauen aurrenekoa izan da. Eta apirilaren 25ean greba deitu dute.

Lan hitzarmen berriaren negoziaketa prozesuan, 13 negoziazio bilera gauzatu dituzte jadanik. 2022ko maiatzean hasi ziren negoziaketak, ia urte bete pasa da beraz.

Patronalek ordea ez dute inolako negoziaketarako borondaterik erakutsi. Are gehiago, jadanik aurreko Lan hitzarmenean lortutako eduki batzuen inguruan atzerapausoak planteatu dizkiete.

Azken negoziaketa mahaia otsailaren 2an izan zen. Bilera hura, hurrengo mahai baterako datarik gabe amaitu zen. Izan ere, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek oso argi adierazi zuten ez zutela edukien inguruko proposamenik egingo.

Aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIaren araberako soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.

Gizarte Ekimeneko aurreko lan hitzarmenaren aldeko prozesuan sektore honetako langileek argi erakutsi zuten beraien mobilizazio gaitasuna. Sindikatuek beraz, Lan Hitzarmen berriaren alde mobilizatzera eta borrokatzera deitzen dituzte langileak.

Gaurkoan, apirilaren 25eko greba egunean eta mobilizazioetan parte hartzera animatu dituzte sektoreko langileak.

Euskal herrian 2023ko martxoaren 23an

Prentsa oharra_eusk

 

Lan Hitzarmenaren negoziaketarako
sindikatuon aldarrikapen nagusiak

IRAUPENA
2022-2024 (2021eko soldatak barne).
LAN ZAMAK ARINTZEKO NEURRIAK
Irakasleak: eskola orduen murrizketa esanguratsua.
Murrizten diren eskola orduak ordu osagarri bihurtzea eta ordu osagarri horiek lan pertsonalerako izatea.
Irakasle ez diren langile tituludunak: Irakasleen urteko lanaldi berdina
Kolektibo guztietan ordezkapenen erregimena hobetzea
SEKTORE FEMINIZATU ETA PREKARIONENTZAT HOBEKUNTZAK
HH Lehen zikloko langileak HH bigarren zikloko langileekiko homologazioan pausu garrantzitsuak
Hezkuntza Laguntza Espezialistak (EAE) lanaldi osoak bermatzea eta ordu osagarriak gehitzea arreta zuzenekoak murriztuz
AZP urteko lanaldi murrizketa esanguratsua, lan zamak neurtzeko eta mugatzeko neurriak ezarriz
SOLDATAK:
KPIaren bermea
Aurrez galdutako eros ahalmena berreskuratzen joatea.
DBH 1 eta DBH 2ko irakasleen soldata parekatzea
EMPLEGUA. LANPOSTUAK MANTENTZEKO
Birkokapen prozedurari buruzko erreglamendua Hitzarmenean jasotzea eta betearazteko bermeak ezartzea
Birkokapen akordio mugagabea bermatzea
LANBIDE HEZIKETA
Lanaldi irregularra arautzea: Asteko ohiko eskola orduak gainditzeko baldintzak negoziatu eta hitzarmenean txertatu:
Ordu lektibo eta osagarrien proportzioa mantendu beharko da
Konpentsazioa egon beharko da
FCTs: 6 ordu astean ikasturte osoan; ez bakarrik praktika garaian
Tailerretan bikoizketa arautu
Lanbide Heziketako lege berriak ekar ditzaken aldaketen aplikazioa negoziatzea
BEHIN BEHINEKO KONTRATAZIOA ETA ALDIZKAKO KONTRATAZIO FINKOA
Lanaldi osoko kontratu mugagabeen nagusitasuna jasotzea
Aldizkako kontratu finkoen erabilpenik ez dela egongo jasotzea arau orokor bezala.
LAN OSASUNA
Behin behineko ez gaitasun osagarria baja-denbora efektibo osoan.
Arrisku psikosozialak, bai prebentzioan baita identifikatutako gabeziak konpontzeko planak ezarri ikastetxe guztietan, jazarpen-protokolak barne
EUSKARA PLANAK
Plantilla osoarentzat, irakasleak ez direnak barne
BERDINTASUN PLANAK
Hitzarmeneko zentro guztietan.