Gaur, martxoak 28, eskolatze prozesuan, behin behineko zerrendak argitaratu dira. Steilasetik jakinarazi nahi dugu lehenengo aukeran ikastetxe publiko bat aukeratu duten gurasoek, beti ere eskariak eskaintza gainditu ez badu, bertan matrikulatzeko eskubidea dutela.

Oinarrizko legediak eskaintza publiko nahikoa izatea arautzen du. Ondorioz, plaza publiko libreak egonez gero ikastetxean, familia horiek bertan gelditzeko eskubidea dute. Ikastetxea aukeratzeko eskubidea dute sailak egindako planifikazioaren baitan.

Beraz, familiek aukeratu ez duten ikastetxe bat esleitu bazaie, erreklamatzeko eskubidea dutela jakinarazi nahi diegu, erreklamatzeko azken eguna apirilak 4 izanik.