Datorren maiatzaren 17an Nafarroako irakaskuntza publikoan Hauteskunde Sindikalak izanen ditugu. Bozka eman dezakezuen pertsonen partehartze zuzena bideratze aldera, Hezkuntza Departamentuak behin-behineko errolda argitaratu du. Esteka honetan https://labur.eus/ZentsuaCenso klik eginez bilatu ahalko dituzu pdf-an zure datuak. Mesedez, oso garrantzitsua da zure izen-abizenak eta ikastetxea ongi jasoak daudela ziurtatzea (hainbat ordezkapen egiten aritu zaretenontzat, errolda egun konkretu batekoa hartzen da eta leku horri dagokion mahaian bozkatu beharko duzue). Hala ez balitz, mesedez jakinarazi guri datorren apirilaren 11a aurretik.

Bestetik, eta aukera jada irekia dagoenez, posta bidezko bozka egin beharrean izanen zareten lankideoi ere eman beharreko pausuak jasotzen dituen orria helarazten dizuegu.