Hilabete luze pasa da ikasturtea hasi genuenetik. Hainbat dira enpresarekin landu beharreko gaiak, horregatik Haurreskolak Partzuergoko gerenteari eta zuzendaritza batzordeari bilera desberdinetarako eskaerak luzatu dizkiegu.

Hemen, gure eskaeren laburpena:

Hezkuntza Sailak Haurreskolak Partzuergoaren kudeaketa zuzena egin dezala, eredu gerentziala kenduz eta Haurreskolak Partzuergoa Hezkuntza sistema barruan eta eskola mapan txertatuz.

Haurreskolak Partzuergoko langileen lanpostuen zerrenda handitu.

Lan Hitzarmena bere osotasunean negoziatu.

Hezitzaile ordezkoen araudia eguneratu eta Ordezkagunea ezarri.

Hezitzaileen kontratazio egokia bermatu gaur egungo kontratazio kudeaketak sortzen dituen ondorioak ekidituz:

  • LEP arteko kontratuak banatu.

  • Kontratazioetan ikasturte batetik bestera lehentasun irizpidearen interpretazioa gauzatu enpresa eta alde sozialaren artean hauen kudeaketa egokia bermatzeko.

  • Haurreskoletan tokia balego, beharrezkoak diren gela berriak ireki, taldekatzeak ekidituz eta honetarako beharrezkoa den hezitzaile kopurua kontratatu (hilabete bakoitzaren hasieran baliabideak murrizteagatik gela libreak dauden haurreskoletan, Partzuergoak taldekatzeak egitera behartzen ditu hezitzaileak, haurren adina kontutan izanda gela berriak ireki beharrean.

  • Aparteko orduekin bukatu (enpresak, dirua aurrezteko asmoz, ez ditu egin beharreko kontratuak gauzatzen hezitzaileak aparteko orduak egitera behartuz).

Zuzendaritza batzordeak inposatutako araudiak: Haurren onartze araudian beharrezkoak diren aldaketak gauzatu matrikulazio egoki bat bermatzeko (ordutegiak, antolamendu arauak…).

Kudeaketa langileen araudiak: ordezkoen araudia sortu eta Merezimendu lehiaketari amaiera eman.

Gai teknikoak eta iradokizunak:

  • Web orrian Haurreskola bakoitzeko informazioa argitaratu.

  • Ikasturte hasierako koordinatzaileentzako formazioa berreskuratu.

Prebentzio departamentuko gaiak:

  • Haurreskoletako hezitzaileen arteko gatazkei irtenbidea emateko protokoloa eguneratu.

  • Haurreskolak Partzuergoko langile edota haur baten heriotza gauzatzen denerako protokolo bat sortu.

  • Arrisku psikosozialen azterketa gauzatu.

Formazio departamentuko gaiak:

  • Arreta goiztiarreko protokoloa hobetu.

  • 2023-2024 ikasturteko formazioaren inguruko plangintza gauzatu.

  • Berdintasun batzordea/mahaia aktibatu.

Hau guztia landu ahal izateko, eta lan hitzarmenaren eta ordezkoen araudiaren interpretazio maltzurrak ekiditeko, ezinbestekoa da Haurreskolak partzuergoko mahaiak eta batzordeak berraktibatzea.


Hezkuntza Publikako beste mahai sektorial guztiak bezala,

negoziazioa BERRAKTIBATU!!
Haurreskolak partzuergoko mahaiak eta batzordeak deitu!

Egin bat zerbitzu publikoen grebekin!
Urriak 25ean eta abenduak 19an, DENOK KALERA!