STEILAS sindikatuan urteak daramatzagu lanean Haurreskolak Partzuergoa zerbitzu
publikoa, doakoa eta unibertsala izan dadin . Pasa den ikasturtean jakinarazi ziguten aurten
horrela izango zela behingoz, baina zein preziotan? Enpresak eta Jaurlaritzak, doakotasunaren
truke ordutegietan eta hortaz, hezitzaileen ratioetan, murrizketak egin dituzte, eszedentzian
dauden gurasoengan zigorrak ezarri, haurren asistentzietan kontrolak eta penalizazioak
jarriz…

Haurren asistentziari dagokionez, aurreko astean enpresak alde bakarrez hartutako erabakiak
eta familiek eta hezitzaileek jarraitu beharreko arauak bidali zituen.

Familiek, goizeko eta egun osoko ordutegiak zehaztu behar izan dituzte. Egun osoko
ordutegia ezarrita duten familiek goizeko ordutegia egiten dutenean, egun erdiko asistentzia
falta ez justifikatua ezarriko zaie. Horretaz gain, zehaztutako ordutegia, hau da, sarrerairteera
ordutegia, betetzen ez duten familien kasuan, jarraipena egingo zaie dagokion
ondorioekin. Haurrek, ikasturtean zehar %80ko asistentzia bermatu beharko dute. Familiek
eskatutako ordutegiak ez badituzte betetzen Partzuergoak ofiziozko baja emango die.
Ondorioz, zentzurik gabeko kontrol honek familiekin mesfidantzazko harremanak sortzeko
arriskua ekarriko du.

Aurreko ikasturtean azalarazi genuen bezala, agerian geratzen da Haurreskolak Partzuergoa
doakoa izatea ez dela lehentasuna Hezkuntza Sailarentzat; izan ere, doako zerbitzu bat
eskaintzeak dakarren matrikulazio igoeraren aurrean, baliabide pertsonalak ezartzeko
inbertsiorik ez bada egiten derrigorrez neurri zorrotzak aplikatu beharko dira.
Horri Haurreskolak Partzuergoko langileon eta batez ere, koordinatzailearen lan zamaren
handitzea gehitu behar diogu.

Horregatik guztiagatik, aurreko ikasturtean egin zen bezala, STEILAS sindikatutik araudi
berriak ekarri dizkigun neurri zorrotz guzti hauekin amaitzea eskatzen dugu, benetako
doakotasuna eta unibertsaltasuna berma dadin.