Asteazkenean, martxoaren 6an, EHUko irakasle eta ikertzaileok greba egingo dugu.

Azken hilabeteetan ordezkoen prekarizazio larriak erdigunean jarri du EHUko irakasle eta ikertzaileok pairatzen ditugun lan-baldintza kaxkarrak. Izan ere, ordezkoen afera edalontzira eroritako azken tanta izan da.

Irakasleen bajak eta baimenak lanaldi partzialeko ordezko irakasleen bitartez betetzeak (gehienez 800 euroko soldatekin), prekarizazioa areagotuko du EHUn, baita, kasu askotan sailetako gainerako irakasleen irakaskuntza zama handitu. Horri gehitu behar zaio berriak ez diren hainbat egoera: lan-zama handia, erosahalmenaren galera metatua urteetan zehar, osagarrien izozketa 2006tik, kolektiboaren barruan ematen diren diskriminazioak (bosturtekoak, seiurtekoak, …), plantilaren ezegonkortasuna, erretiroen akordioen deuseztapena, aldebakarreko campusen itxiera…

Egiturazkoa den arazo bat dugu guzti honen atzean: EHUren finantziazioa ez-nahikoa.

Irakasle eta ikertzaileen Errektoreordearekin izandako bileretan ez da negoziatzeko borondaterik antzeman eta bere zuzendaritzatik jasotako proposamenek ez dute irakasle-ikertzaileek ditugun arazoak konpontzen. Jarrera itxi honek eta Eusko Jaurlaritzak erantzunik eman ez izanak berriro mobilizatzeko beharra eramaten gaituzte.

Greba honetarako aldarrikapen nagusiak dituzue albiste amaieran.

Bihar, martxoak 5, 11: 00tan, jarraian aipatzen diren lekuetan bilduko gara gure aldarrikapenak gizarteratzeko.

– Leioan: Mikel Laboa enparantzan
– Donostian: Barriola eraikinaren sarreran
– Gasteizen: Farmazia fakultatearen atzean

Greba egunean, honako mobilizazioak egongo dira:

8:00etan pikete informatiboak campus guztietan:

– Leioan: Campusaren sarreran

– Donostian: Barriola eraikinaren sarreran (Elhuyar plaza, 1)

– Gasteizen: Farmazia fakultatearen atzean (René Cassin kalea)

11:30etan elkarretaratzeak:

– Bilbon: Hezkuntza ordezkaritzan (Kale Nagusia, 85) (mobilizazio nagusia)

– Donostia: Hezkuntza ordezkaritzan (Andia kalea, 13)

– Gasteiz: Errektoreordetzan (handik, giza katean Hezkuntza ordezkaritzara joango gara; San Prudentzio kalea, 18).