Gaur, maiatzak 27, STEILAS sindikatuak ikasturteko azken Kontseilu Nazionala gauzatu du Iruñean. Gai zerrendan bi puntu izan ditugu hizpide.

Goizeko lehen saioan martxoaren 30ean EAEn eta maiatzaren 17an Nafarroa Garaian izandako hauteskunde sindikalaen gaineko balorazioa egin dugu. Horretarako, hauteskunde batzordeko kideek prozesua eta datuak aurkeztu dituzte.

Bigarren zatia, aldiz, datorren ikasturtera begira egon da. Izan ere, ikasturte berriaren estrategia sindikalari buruz aritu gara, eta datorren ikasturteko antolakuntza eta Idazkaritza Nazional berriaren aurkezpena egin dugu.

Hezkuntza lege honi ez! GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA!