Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakasle gradu egokitzapenerako bigarren epea zabaldu du

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat gradu egokitzapena lortzeko ikastarorako bigarren epea zabaldu du zeinek, sistema zaharreko Magisteritza diplomatura gradura egokitzeko aukera ematen duen.

Kurtso honen helburua Goi Mailako Espazio Europarrera (EESS) egokitzea da, baita master eta doktoradutza ikasketetara sarbidea ahalbideratzea ere. Guztira 30 kreditu gainditu beharko dira.

Modu presentzialean 30 ECTS kredituak gainditutakoan, 12 ECTS balio dituen Gradu amaierako lana burutu beharko da eta aurretiko ikasketen errekonozimendurako eskaera egin.

Ikastaroak 2013ko irailean hasi eta 2014ko martxoan amaituko dira,  larunbatetan izan ezik, lau egun  astean,  hiru edo lau ordu egun bakoitzean. 

Modu presentzialean burutu beharreko 30 ECTS kredituen prezioa 1.050 eurokoa izango da unibertsitate komunitateko ikasleentzat eta Alumní programako ikasle ohiendako. Gainontzekoek 1.167 ordaindu beharko dute.

Ikastaro hauek, unibertsitateko ikasketen estruktura Goi Mailako Espazio Europarrera (EESS) moldatzeko arautegi berriaren barruan sartzen dira, non gradua lehen ikasketa maila den eta desagertzear ari diren lizentziatura eta diplomatura eta ingeniaritza teknikoak ordezkatzen dituen. 
 

Antzinako diplomatura  tituluak baliotasuna izaten jarraitzen dute  beraz, aurretiko edo garai bateko diplomatuak ez daukate grado titulazio berriaren beharrik irakasle lanean jarduteko.

Era berean, argitzea komeni da antzinako diplomaturak eta  gradu berriak baliokideak direla oposaketetan parte hartzeko orduan, nahiz eta graduak gehiago puntuatuko duen bigarren titulazio bezala aurkezten denean.

Bestalde, grado tituluak administrazio publikoko maila handiagoetara  sarbidea erraztu dezake (funtzionarioei dagokienez).


Horrez gain, gradu tituluak master eta doktoretza ikasketak burutzeko aukera errazten du.

Matrikulazio epea irailaren 2tik 9ra bitartera.

Informazio gehiago: http://www.unavarra.es/estudios/tablon-de-anuncios?contentId=170585