steilas sindikatuak bat egiten du SARE Plataforma Hiritarrak euskal presoak Euskal Herrira gerturatzeko eta euren eskubideak errespetatzeko urtarrilaren 14rako deitu duen mobilizazioarekin.

steilas–ek eskubide guztien defentsarekin duen konpromisoa berresteaz gain, euskal presoei oinarrizko eskubideak errespetatzea eskatzen du, batik bat presoak Euskal Herriratzea. Larritzat jotzen dugu oso, preso dauden pertsonen eta bere senideen eskubideak urratzen duen mendekuzko espetxe politika bere horretan mantentzea.

Halaber , hiritar guztiak eta berezi steilaskideei dei egiten diegu urtarrilaren 14an 17:30etan Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera

Euskal Presoak Euskal Herrira!!