viewer

Azkeneko urtean argentinar kereilak euskal gizartearengandik jaso duen babesabere alde agertu diren erakunde publikoen kopuruak eta garrantziak nabarmentzen dute.

Hain zuzen ere, Erkidego Autonomikoaren Legebiltzarrak, Hegoaldeko lau hiriburuko udal batzarrak, Batzar Nagusietan ari diren tramitazioak eta Udalerrien abar luze batek (1,7miloi biztanle baino gehiago ordezkatzen dutenak) jadanik eman dute babes hori.

Gonbidapen honekin gure Plataformak eskertu nahi dizue –herritar, kazetari, sindikalista, alderdien kide, zinegotzi, alkate, legibiltzarkide eta, era orokorrean, hautetsi eta gaiak erakartzen zaituzten guztiei -, eman dizkiguzuen adore eta laguntza; eta, aldi berean, kereilari, Egiari eta Justiziari buruz gurekin gogoeta egiteko aukera eskeini.

Atsegin handiz hartuko zaituztegu azaroaren 21ean egingo dugun ekitaldian UPV/EHUk Abandoibarran duen egoitzan.