OPE IRITZI ART web

Beste urte batez, haserrea eta ondorioz datozen erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko web orrian pilatu dira, Magisteritzako azken oposaketa deialdian
jarraitutako aukeraketa prozesua dela eta. Aipatutako erreklamazioek hilabete batzuk pasa arte itxaron beharko dute beren ebazpena iristeko, behin prozesu osoa itxita
dagoenean. Gainera, hurrengo ikasturtea antolatzeko larritasunak lekurik gabe utzi du funtzionario bilakatzearen koherentziari buruzko hausnarketaren garrantzia.
Departamentuak egin beharreko hausnarketaren lehenbiziko gakoa antolaketa eremuan dago. Giza Baliabideetan egondako langile eskasiak, antolaketa kaosa eragin du
batzuetan; eta bestetan, epe administratiboak bete gabe eta partehartzaileek eskatzen zuten dokumentazioaren errebisio eskaerak erantzunik gabe geratu dira. Gainera,
deaialdian ez dira, beste erkidegotan gertatzen den bezala, ebaluazio irizpideak zehaztu, zeinak ekainaren 14an argitaratu ziren, frogak hasi baino 10 egun lehenago.
Eremu estrukturalari dagokionez, fase desberdinen segidak alde memoristikoa balioesten du irakaskuntza jardunerako gaitasunaren gainetik, zati teorikoarekin hasiz eta zati
praktikoa defendatzeko aukerarik gabe utziz, zeinetan benetan praktikan jartzen diren pertsonen bertute profesionalak. Hainbatetan, aipatutako neurri hau Katalunia bezalako
beste erkidego batzuetan konpondu izan da, prozesuari fase pedagogikoarekin hasiera emanez, hau da, Programazioa eta Unitate Didaktikoarekin, eta idatzizko azterketa
bigarren une baterako utziz. Kasurik esanguratsuena Musikako espezialitatean gertatu da, zeinetan, Nafarroan ez bezala, erkidego gehienetan bakarkako interpretazio froga bat
eskatzen den.
Proben garapenari dagokionez, ebaluazio irizpide urriak eta epaimahaiek erabilitako ponderazio errubriken informazio publikoaren gabeziak, biak edozein hezkuntza
curriculumaren oinarrizko elementuak izanik, erakusten dute irakaskuntzako sarbidea erabat subjektiboa dela, zortearen eta tribunalaren nekearen menpekoa dela hein handi
batean. Are gehiago, esan beharra dago, programazioaren denfentsan eta ez unitatearen defentsan erabiltzeko material lagungarriaren erabilpenaren aukera, 276/2007 ED-ak
zehazten duena, eguneroko jardunarekin erabat uztarezina dela. Ezin aipatu gabe utzi gaitegi eta testu liburuetako informazio subjektibo eta desfasatua, akademia eta sindikatu batzuei mesede egiten dien afera, interesez jositako industria txikia agerian utziz, funtzio publikora sartzeko gaitegi bakar batekin indargabeturik geratuko litzatekeena.
Bukatzeko, ekaitz perfektu hau sustatu eta bide ematen dion zutabe tinkoa, kontratazioa arautzen duen Lege Forala da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak indargabetua,
baina Departamentuaren errekurtso bati esker indarrean dagoena. Honek, kontratazio zerrenden eta oposaketen arteko lotura ezartzen du, 2007an CDNko kontseilariak
inposatu zituen lehentasunezko zerrenden bidez, ikasturtearen hasieran ikusi denez kontratazio arazoak konpondu ezinik utziz.
Lanean jarraitzeko, oposizioetara aurkezteko derrigorrezkotasuna eta eskeinitako postu murritzengatik plaza bat lortzearen benetazko helburuak estres ikaragarria eragin du,
nahasmena ikastetxeetan, tribunalen gehiegizko hazkundea, egiazkotasunik gabeko kontratazio zerrendak eta beren ordenean sekulako iraulketa, esperientzia handiko
irakasleak kontratazio aukerarik gabe utziz. Aurreko Giza Baliabideen zuzendariaren profesionaltasun eza pairatu izan dugu eta espero dugu gobernu berriak antolaketa kaotiko hau kopontzea, aukeraketa prozesuen garapena berrikustea, bere faseak, kalifikazio irizpideak eta ponderazioa, urteroko baremazioaren eta zerrenden irekiera iraunkorraren alde egitea eta pertsona kontratatuen
kudeaketa araudia berregitea, zeinak irakasleri ahularekiko tratua okertzen duen.