Aurreko ostiralean, urtarrilaren 24an, Nafarroako Gobernuak eta Bilduk sinatu zuten aurrekontu- akordioak biziki kezkatzen gaitu. Bertan bakarrik jasotzen da Gobernuak hitzematen duela hartutako konpromisoen egutegi eta auurekontu-aurreikuspena, egiazki beteko dena edo, eta hori aurkeztuko du Hezkuntza Itunaren Jarraipen Batzordean.

Hortaz, ez dago inongo konpromisorik jadanik abian egon beharko liratekeen neurriekin, ezta 2020-21 ikasturtean ezarri beharko liratekeenekin. Pasa den astean, salatu genuen Hezkuntzako aurrekontua 38 milioi eurotan handitu behar zela, Gobernuak hartutako konpromisoa betetetzeko, hau da legealdia bukatzean Barne Produktu Gordinaren % 5 Hezkuntzan inbertitzeko.

EH Bilduk hitzartu duen 17 milioren gastu sapaiaren igoera onuragarria bada ere, garaiz gaude sapai hori igotzeko, inbertsio helburuak hobetzeko eta bidezko zerga bilketa handitzeko. Gobernuari eusten dioten alderdi guztiek, PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak, engaiamendua hartu zuten Hezkuntza Ituna betetzeko, horregatik gai honetan aurrekontuak dauden bezala onestea haien hitza jatea litzateke, eta orobat, haien hauteskunde programa haustea.

Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko aurrekontu-akordioa. Prentsa oharra