Hezkuntza Sailak koronabirusaren hedatzea sahiesteko Gasteizko hezkuntza zentru guztiak ixtea erabaki du martxoaren 23ra bitartean; haur eskolak, eskolak, institutuak eta unibertsitateak.

Gaur, ikastetxeetako arduradunak eta sindikatuok deituak izan garen bileran, aipatu neurriaren berri eman digute. Erabaki hau Jaurlaritzako osasun arduradunek hartu dutela jakinarazi digute.

Kezkagarria deritzogu ikastetxe horietan dauden irakasle, hezitzaile eta langileek lanera joan behar izatea, salbuespen egoera honetan ikastetxeak itxita daudenean. Gutxieneko zerbitzu minimoak, antolatzeko autonomia , telelana edo bestelako neurririk ez digute helarazi.

STEILASek salbuespen egoera honi aurre egiteko ikastetxeek antolakuntza neurriak hartzeko autonomia izan dezatela exijitzen dio Hezkuntza Sailari.